Homizidioa eta ez hilketa.
Hori da Nagore Laffageren hilketaren epaiketan, honen hiltzaileari, José Diego Yllanes-eri leporatu dioten kargua guztion ustekaberako.
Epaiketaren azken bileran, "herriko epaimahaiak" homizidio bezala kalifikatu zuten 2008-ko San Ferminetan Nagoreren bizitzarekin amaitu zuen Psikiatrak egin zuena. Homizidio bezala ikusteko, gizonaren abokatuek defendatzen dute, honek Nagoreren lepoa hartu eta Nagore ito zuenean, emakumea ez zela aurkitzen babesgabe edota zorabiatuta jaso zituen golpe anitzen ondorioz.
Guzti hau hilketa bezala ez kalifikatzeak eta gainera herriko epaimahaiak (6 emakume eta 3 gizonez osatutakoa), onartu duen bezala, aurrez pentsatuta eta azpijokoz egina ez dagoen hilketa denez, honek suposatuko du, kondena 12-15 urte bitarteko kartzelaratzea izango dela gehienez eta izan daitekeela baita ere, zazpi urteko kondenara murriztea.
Nagoreren abokatu eta familiak erabaki hau errekurrituko dute, hala ere, oso zaila da erabakitakoa aldatzea abokatuen esanetan.
Orain, guzti hau baieztatzea epailearen eskuetan dago eta sententzia ateratzera itxaron beharko da azken erabakia zein izango den ezagutzeko. Hala ere, oso harrigarria da nola nire ustez, nola sinesgarritasun osoa hiltzaileari eman zaion eta ez honen aurka dauden froga nahiko eta anitzei.
Berri hau gara.net-etik ateratakoa da 2009-11-14-an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario