SARRERA BEZALA...

Blog honetan, emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egingo dut. Gai oso konplexua da baina hala ere, emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzea nahitaezkoa da. Lehendabizi, gaian kokatzeko ezinbestekoa ikusten dut emakumeen indarkeriari definizio orokor bat ematea, honako hau litzatekeena: Emakumeen aurkako indarkeria hauen aurkako edozein motatako biolentzia ekintza bezala defini daiteke, zeinek emaitzatzat edozein motatako min fisiko, sexual edota psikologiko daukan. Honi, arlo publiko edo pribatuan mehatxuak edota askatasunaren debekua gehituz. Guzti hau soilik bukatuko da guztiok emakumeen aurkako indarkeria ez egiteko eta hau salatzeko konpromesua eta kontzientzia hartzen dugunean eta honekin bukatu arte deskantzatzen ez dugunean.

2009-11-10

Biolentzia matxista eta drogak.


Diputatuen kongresuak, gaur, gobernuari eskatu diote, emakumeen aurkako indarkeria kasuak ematen direnean, erasotzailearen egoera drogen edo alkoholaren efektuaren gainean badago, epaiketan, kondenaren gehigarri bezala erabiltzea eta ez orain arte eman den bezala, gutxigarri bezala erabiltzea.
Hau bidezko pausu bat litzateke,orain arte, emakumeen erasotzaile askoren kartzela zigorra asko murriztu izan bait da droga edo alkoholaren efektuen menpe egoteagatik edota kasu batzutan ere, zoritxarrez, kartzelara ere ez dira joan.
Beraz, gauza asko oraindik egiteko daude, legeak aldatuz hasiz. Tratu txarrak jasotzen dituzten eta hidako emakumeen emaitzak baino ez dira ikusi behar honetaz ohartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario