Azaroak 25 emakumeenganako biolentzia matxistaren aurkako nazioarteko eguna da. Sarrera bezala, youtubetik hartutako bideo hau jarriko dut, zeinekin jendea arazo honetaz kontzientziatzea eta emakumeenganako biolentzia matxistaren aurkako egunak urteko egun guztiak direla argi izan behar dugula esan nahi dut.
Honekin batera, esatea, gai honen barnean murgildurik dauden pertsonentzako, Durangaldean, egun hau "ospatzeko", biolentzia matxistaren aurkako antzerkia egingo da, hiru ezberdin hain zuzen ere.
Hauetako bat "Rosas Rojas" izeneko obra da. Honek, amodiozko historio arrunt bat kontatzen du zeinetan denboraren poderioz, gizonak jarrera oldalkorrak azaltzen dituen, zeintzuk beti existitu izan diren baina era ohargabe baten. Biolentzia matxistaren alde sutila eta ia ikustezina erakusten du honek. Hau asteazkena Azaroak 25, 19:00-etan Abadiñoko Kultur Gunean eta baita ere, Azaroak 28 zapatua, 19:30-etan Arriola Elorrion.
Beste bat, "Kalean Uso, Etxean Otso" litzateke. Honetan tratu txarrak jasan dituzte hainbat emakumeen bizipenetan oinarrituz dantza bat sarrera bezala duen dokumentala eta etorleen arteko elkarrizketa bat egingo da. Hau, Azaroak 24 asteartea, 20:15-etan izango da, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Azkenik, "El Club de las Mujeres Invisibles" obra izango da. Honetan, ez da espezifikoki emakumeen aurkako biolentzia matxista erakusten baizik eta emakumean gauza bat edo beste batengatik askotan emakumeok gizartean sufritzen dugun ikustezintasuna erakusten da. Hau, Azaroak 20 ostirala, 22:00-etan izango da Berriz-eko Kultur Etxean.
Guzti hau esan ondoren, espero dut hauetako ekintza baten batera joatera animatzea eta gai honi buruz pixkat gehiago sakontzea eta honekin batera kontzientzia gehiago hartzea.
Informazio hau "KMON" Azaroko aisialdi eta ikuskizun agendatik hartuta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario