Juliak Jon-eri gaitzetsi zion bion semeari oihu egitea. Jon haserretu egin zen eta alkohola bota zion goitik behera, ondoren pizkailu batekin sua emanez. Gorputzeko hainbat atal erre zizkion eta horren ondorioz, hainbat txertaketa egin behar izan zizkioten aurpegian. Beste egun batean, Jon ez zegoen ados Juliak kalera ateratzeko jantzi behar zuen arroparekin; ez zitzaion "egokia" iruditzen, hori dela eta, hainbat hematoma eragin zizkion aurpegian eta besoan. Hurrengo batean, Juliak Jon-ekin erlazio sexualak izatera ukatu zen, ondorio bezala hainbat ubeldura eragin zizkion emakumeari.Kasu hau, Bartzelonako audientzia probintzialera heldu zen, hemen, Jon kondenatu zuten lesio eta falta delituengatik. Baina ez zitzaion aplikatu genero indarkeriaren legea. Zigor-kodearen 153. artikuluak, 2005-etik gogortasun gehiagorekin zigortzen ditu ekintza bortitzak bikote erlazio bat mantenitzen duzun pertsonaren eskutik etortzen badira. Lehen falta bezala hartzen zirenak, gaur delituak litzateke.
Bartzelonako audientziak ulertzen du, lege hau aplikatzeko ez dela nahikoa erasotzailea gizona izatea edota emakumearekin erlazio bat eduki izana. Guzti honi buruz, epaileek diote, lege hau berdintasuna sustatzeko egina izan dela eta hori dela eta, matxismoa eman den edo ez kasu guztietan frogatu behar dela defendatzen dute, zeren eta, haien hitzetan, batzutan "eraso mutuoak" edota elkarrenganako borrokak sortzen dira, zeinetan emakumeak eta gizonak berdintasunezko egoera baten aurkitzen diren, eta ez gizona nagusitasun egoera baten.
Guzti hau irakurri ondoren, niri lotsakeria bat iruditzen zait kasu honetan behintzat, emakume honek jasandako basakeriak matxismo hitzarekin ez definitzea, hau da, epaileen hitzetan, ez dago matxismo egoerarik gizonak emakumearen gainean nagusitasun bat agertzen ez duen bitartean, baina oso zaila egiten zait ulertzea nola pertsona hauek ez duten kasu honetan nagusitasun egoera hori ikusten; hau da, gizonak emakumea jipoitzen du modu konkretu baten janzteagatik, beste krudelkeria batzuen artean. Honi matxismoa, emakumeen aurkako indarkeria, zapalkuntza... ezin bazaio deitu, zer ote da?

No hay comentarios:
Publicar un comentario