SARRERA BEZALA...

Blog honetan, emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egingo dut. Gai oso konplexua da baina hala ere, emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzea nahitaezkoa da. Lehendabizi, gaian kokatzeko ezinbestekoa ikusten dut emakumeen indarkeriari definizio orokor bat ematea, honako hau litzatekeena: Emakumeen aurkako indarkeria hauen aurkako edozein motatako biolentzia ekintza bezala defini daiteke, zeinek emaitzatzat edozein motatako min fisiko, sexual edota psikologiko daukan. Honi, arlo publiko edo pribatuan mehatxuak edota askatasunaren debekua gehituz. Guzti hau soilik bukatuko da guztiok emakumeen aurkako indarkeria ez egiteko eta hau salatzeko konpromesua eta kontzientzia hartzen dugunean eta honekin bukatu arte deskantzatzen ez dugunean.

2009-10-30

Web 2.0-ri buruzko mapa kontzeptuala.


Jarraian, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean" testuaren Web 2.0 zatiaren mapa kontzeptual bat jarriko dut. "Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak" izeneko irakasgaian landu dugun kontzeptua da, nik neuk eta Patricia Miguens-ek egindakoa CmapTools programarekin.

2009-10-15

WEB 2.0-ri BURUZKO GOGOETA

Jarraian, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" artikulua irakurri eta gero, nik egindako gogoeta pertsonala jarriko dut.

Industri gizartetik ezagutzaren gizartera aldaketa nabarmenak gertatu dira teknologiaren arloan batez ere. Horregatik, beharrezkoa da etengabeko ikaskuntza, gure gizartea ere aldakorra baita.
Hala nola, alfabetatze digitala garrantzitsua da gaur egungo gizartean, pertsona guztiak honen subjektu aktibo izan nahi badute. Europako parlamentuak eta Europar Batasuneko kontseiluak gomendio bat argitaratu zuten 2006-an, non, etengabe aldatzen doagoen mundura egokitzeko haien ustez garatu beharreko gaitasunak difinitu zituzten. Gaitasunetako bat, "gaitasun digitala" litzateke. Hala ere, honetarako formakuntza bat eskaini beharko litzateke horrela pertsona guztiak baliabide berberak izan ditzaten eta gizarte bazterketa sahiezteko ahal den neurrian, zeren, gaur egun "gaitasun digitala" eskuratu ez duten pertsonek gure gizartean guztiz integratzeko aukera al dute?

Baita ere, zihur nago, ez dela nahikoa izango soilik sarearen arauak barneratzea, baizik eta baita ere, oso puntu garrantzitsu bat bezala ikusten dut, pertsonak ere sarearen parte izatea, hau da, ez soilik hau kontsumitzea, baizik eta bertan, ezagutza sortzea, konpartitzea...
Hau dela eta, ezagutzaren gizartean web 2.0 delakoa sortu da. Honek garrantzitsuak diren hainbat faktore bultzatzen ditu; hala nola, interakzioa, talde lana, sormena, aktibotasuna, kritikotasuna... beraz, hau aberasgarria litzateke gure gizartearentzat, honen bitartez ez bait gara soilik beste batzuk erabaki edo sortzen dutenaren kontsumitzaile hutsak baizik eta guk ere sortu, parte-hartu eta erabakitzen dugu, bide batez, gure arteko elkartrukaketa sortzen dugu. Hala nola, blog-en bidez gure iritzia zabal dezakegu hau besteekin konpartituz, edota messenger-en bitartez elkarrizketak izan ditzazkegu...
Bestalde, baita ere e-learning 2.0 delakoa sortu da gure sarean, eta honek alde onak ditu, sarean edozein unetan sar zaitezkeelako eta ikasteko ez daukazu ez ordutegirik ezta beste leku batera joan beharrik; hau dela eta, askotan, hiztegi batera joan beharrean, wikipedia-ra joaten gara zuzenean gure ordenagailuaren bitartez.

Hale ere, guzti hau oso baliagarria izan daitekeen heinean, alde on asko bait ditu, oso arrotza izan daiteke ere guzti honetan sartuta ez dagoen pertsonarentzako, hori dela eta, teknologia berriei buruzko formakuntza gehiago eskaini beharko litzateke orokorrean.