SARRERA BEZALA...

Blog honetan, emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egingo dut. Gai oso konplexua da baina hala ere, emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzea nahitaezkoa da. Lehendabizi, gaian kokatzeko ezinbestekoa ikusten dut emakumeen indarkeriari definizio orokor bat ematea, honako hau litzatekeena: Emakumeen aurkako indarkeria hauen aurkako edozein motatako biolentzia ekintza bezala defini daiteke, zeinek emaitzatzat edozein motatako min fisiko, sexual edota psikologiko daukan. Honi, arlo publiko edo pribatuan mehatxuak edota askatasunaren debekua gehituz. Guzti hau soilik bukatuko da guztiok emakumeen aurkako indarkeria ez egiteko eta hau salatzeko konpromesua eta kontzientzia hartzen dugunean eta honekin bukatu arte deskantzatzen ez dugunean.

2009-11-19

Genero berdintasunaren legea, fidagarria?


Berdintasuna bilatu eta diskriminazioa bultzatzen duten legeak daude gure gizartean. Hau da, genero arteko berdinatasuna lortu nahi bada, abiapuntu egokia jarraitzen ez bada, berdintasuna lortu ezean, kontrako efektua sortu daiteke.

Beraz, oso zaila da berdintasunezko egoera batera heltzea, legeak berak, askotan desberdintasuna areagotzen bait du.

Gainera, diskriminatua sentitzen den emakumeak, frogatu behar du eta horretarako, gizonarekin alderatu behar da, gizona jarraitu beharreko eredua edo erreferentzia balitz bezala. Beraz, argi dago legeak berak dezberdintasunak eragiten dituela generoen artean.
Adibidez, AEBetan haurdun egoteagatik kaleratutako emakumeek diskriminazioa salatzen zutenean, erreferentzia edo eredu falta zehazten zuten epaietan, hau da, gizonek ezin dutenez haurdun geratu, non bilatu behar zuten egoera berdina, non dago diskriminazioa?

Agian legedietan berdintasuna bultzatzeaz gainera, egunerokoan gertatzen diren egoerak modu sakonago batean aztertzeko beharra dago. Adibidez, mutil batek diskriminazioa salatu zuen, diskoteka batean sartzeko kobratu zietelako, eta emakumeei, aldiz, dohain sartzen uzten zietelako. Beraz, tratu berdintasuna oinarri hartzen bada, ez zaio arrazoirik falta. Argi dago orduan, diskoteka honen jarrera baztertzailea dela nahiz eta gizonengana ematen den.

"Empowerment" kontzeptuak lagun dezake egoera hau saihesten. Honek dakar mendekotasunaren gainean kontzientzia hartzea; eta jarrera hartzea ere bai, ordura arte dauden nagusitasun dinamikekin haustea baitakar.


Genero berdintasunaren legearen gainean informazio gehiago nahi baduzue ondorengo loturan aurki dezakezue.
Genero berdintasun legea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario