SARRERA BEZALA...

Blog honetan, emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egingo dut. Gai oso konplexua da baina hala ere, emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzea nahitaezkoa da. Lehendabizi, gaian kokatzeko ezinbestekoa ikusten dut emakumeen indarkeriari definizio orokor bat ematea, honako hau litzatekeena: Emakumeen aurkako indarkeria hauen aurkako edozein motatako biolentzia ekintza bezala defini daiteke, zeinek emaitzatzat edozein motatako min fisiko, sexual edota psikologiko daukan. Honi, arlo publiko edo pribatuan mehatxuak edota askatasunaren debekua gehituz. Guzti hau soilik bukatuko da guztiok emakumeen aurkako indarkeria ez egiteko eta hau salatzeko konpromesua eta kontzientzia hartzen dugunean eta honekin bukatu arte deskantzatzen ez dugunean.

2009-11-29

Biolentzia matxistaren biktima kopurua azken urteotan.


Hona hemen, 2004-2008. urteen artean, biolentzia matxistaren eraginez hildako emakume kopurua Espainian adinaren arabera sailkatuta.


BIKTIMAREN ADINA> 2004.urtea2005.urtea2006.urtea2007.urtea2008.urtea
16-20 urte95225
21-30 urte1314151920
31-40 urte1715271615
41-50 urte91001418
51-64 urte11301011
>64 urte13100116

2009-11-20

Slidesharen jarritako nire P.Point-a.

Hona emen nik egindako power point-a. Hemen, emakumeen tratu txarren gaineko informazio gehitu dut eta Slidesharen harpidetu eta bertan jarri dut.

2009-11-19

Genero berdintasunaren legea, fidagarria?


Berdintasuna bilatu eta diskriminazioa bultzatzen duten legeak daude gure gizartean. Hau da, genero arteko berdinatasuna lortu nahi bada, abiapuntu egokia jarraitzen ez bada, berdintasuna lortu ezean, kontrako efektua sortu daiteke.

Beraz, oso zaila da berdintasunezko egoera batera heltzea, legeak berak, askotan desberdintasuna areagotzen bait du.

Gainera, diskriminatua sentitzen den emakumeak, frogatu behar du eta horretarako, gizonarekin alderatu behar da, gizona jarraitu beharreko eredua edo erreferentzia balitz bezala. Beraz, argi dago legeak berak dezberdintasunak eragiten dituela generoen artean.
Adibidez, AEBetan haurdun egoteagatik kaleratutako emakumeek diskriminazioa salatzen zutenean, erreferentzia edo eredu falta zehazten zuten epaietan, hau da, gizonek ezin dutenez haurdun geratu, non bilatu behar zuten egoera berdina, non dago diskriminazioa?

Agian legedietan berdintasuna bultzatzeaz gainera, egunerokoan gertatzen diren egoerak modu sakonago batean aztertzeko beharra dago. Adibidez, mutil batek diskriminazioa salatu zuen, diskoteka batean sartzeko kobratu zietelako, eta emakumeei, aldiz, dohain sartzen uzten zietelako. Beraz, tratu berdintasuna oinarri hartzen bada, ez zaio arrazoirik falta. Argi dago orduan, diskoteka honen jarrera baztertzailea dela nahiz eta gizonengana ematen den.

"Empowerment" kontzeptuak lagun dezake egoera hau saihesten. Honek dakar mendekotasunaren gainean kontzientzia hartzea; eta jarrera hartzea ere bai, ordura arte dauden nagusitasun dinamikekin haustea baitakar.


Genero berdintasunaren legearen gainean informazio gehiago nahi baduzue ondorengo loturan aurki dezakezue.
Genero berdintasun legea.

2009-11-15

Nagore Laffage


Homizidioa eta ez hilketa.

Hori da Nagore Laffageren hilketaren epaiketan, honen hiltzaileari, José Diego Yllanes-eri leporatu dioten kargua guztion ustekaberako.

Epaiketaren azken bileran, "herriko epaimahaiak" homizidio bezala kalifikatu zuten 2008-ko San Ferminetan Nagoreren bizitzarekin amaitu zuen Psikiatrak egin zuena. Homizidio bezala ikusteko, gizonaren abokatuek defendatzen dute, honek Nagoreren lepoa hartu eta Nagore ito zuenean, emakumea ez zela aurkitzen babesgabe edota zorabiatuta jaso zituen golpe anitzen ondorioz.


Guzti hau hilketa bezala ez kalifikatzeak eta gainera herriko epaimahaiak (6 emakume eta 3 gizonez osatutakoa), onartu duen bezala, aurrez pentsatuta eta azpijokoz egina ez dagoen hilketa denez, honek suposatuko du, kondena 12-15 urte bitarteko kartzelaratzea izango dela gehienez eta izan daitekeela baita ere, zazpi urteko kondenara murriztea.

Nagoreren abokatu eta familiak erabaki hau errekurrituko dute, hala ere, oso zaila da erabakitakoa aldatzea abokatuen esanetan.


Orain, guzti hau baieztatzea epailearen eskuetan dago eta sententzia ateratzera itxaron beharko da azken erabakia zein izango den ezagutzeko. Hala ere, oso harrigarria da nola nire ustez, nola sinesgarritasun osoa hiltzaileari eman zaion eta ez honen aurka dauden froga nahiko eta anitzei.


Berri hau gara.net-etik ateratakoa da 2009-11-14-an.

2009-11-10

Biolentzia matxista eta drogak.


Diputatuen kongresuak, gaur, gobernuari eskatu diote, emakumeen aurkako indarkeria kasuak ematen direnean, erasotzailearen egoera drogen edo alkoholaren efektuaren gainean badago, epaiketan, kondenaren gehigarri bezala erabiltzea eta ez orain arte eman den bezala, gutxigarri bezala erabiltzea.
Hau bidezko pausu bat litzateke,orain arte, emakumeen erasotzaile askoren kartzela zigorra asko murriztu izan bait da droga edo alkoholaren efektuen menpe egoteagatik edota kasu batzutan ere, zoritxarrez, kartzelara ere ez dira joan.
Beraz, gauza asko oraindik egiteko daude, legeak aldatuz hasiz. Tratu txarrak jasotzen dituzten eta hidako emakumeen emaitzak baino ez dira ikusi behar honetaz ohartzeko.

2009-11-08

Slidesaharen aurkitutako power pointa daukazue hemen. Emakumeen tratu txarrei buruzkoa:

Matxismoa, frogatu behar da?

Juliak Jon-eri gaitzetsi zion bion semeari oihu egitea. Jon haserretu egin zen eta alkohola bota zion goitik behera, ondoren pizkailu batekin sua emanez. Gorputzeko hainbat atal erre zizkion eta horren ondorioz, hainbat txertaketa egin behar izan zizkioten aurpegian. Beste egun batean, Jon ez zegoen ados Juliak kalera ateratzeko jantzi behar zuen arroparekin; ez zitzaion "egokia" iruditzen, hori dela eta, hainbat hematoma eragin zizkion aurpegian eta besoan. Hurrengo batean, Juliak Jon-ekin erlazio sexualak izatera ukatu zen, ondorio bezala hainbat ubeldura eragin zizkion emakumeari.
Kasu hau, Bartzelonako audientzia probintzialera heldu zen, hemen, Jon kondenatu zuten lesio eta falta delituengatik. Baina ez zitzaion aplikatu genero indarkeriaren legea. Zigor-kodearen 153. artikuluak, 2005-etik gogortasun gehiagorekin zigortzen ditu ekintza bortitzak bikote erlazio bat mantenitzen duzun pertsonaren eskutik etortzen badira. Lehen falta bezala hartzen zirenak, gaur delituak litzateke.

Bartzelonako audientziak ulertzen du, lege hau aplikatzeko ez dela nahikoa erasotzailea gizona izatea edota emakumearekin erlazio bat eduki izana. Guzti honi buruz, epaileek diote, lege hau berdintasuna sustatzeko egina izan dela eta hori dela eta, matxismoa eman den edo ez kasu guztietan frogatu behar dela defendatzen dute, zeren eta, haien hitzetan, batzutan "eraso mutuoak" edota elkarrenganako borrokak sortzen dira, zeinetan emakumeak eta gizonak berdintasunezko egoera baten aurkitzen diren, eta ez gizona nagusitasun egoera baten.


Guzti hau irakurri ondoren, niri lotsakeria bat iruditzen zait kasu honetan behintzat, emakume honek jasandako basakeriak matxismo hitzarekin ez definitzea, hau da, epaileen hitzetan, ez dago matxismo egoerarik gizonak emakumearen gainean nagusitasun bat agertzen ez duen bitartean, baina oso zaila egiten zait ulertzea nola pertsona hauek ez duten kasu honetan nagusitasun egoera hori ikusten; hau da, gizonak emakumea jipoitzen du modu konkretu baten janzteagatik, beste krudelkeria batzuen artean. Honi matxismoa, emakumeen aurkako indarkeria, zapalkuntza... ezin bazaio deitu, zer ote da?



2009-11-04

E.M-ren testigantza.

"Mujeres creando" deituriko web orritik
hartutako testigantza da hau. Oso interesgarria iruditu zait, tratu txarren alde psikologikoa eta zoritxarrez familia askotan oraindik ohikoa dena erakusten duelako. Gazteleraz idatzitako testigantza bat da eta bere jatorrizko esanahia ez aldatzeko dagoen bezala jartzea erabaki dut:



"Hablando de machismo, es la base sobre la cual se construye mi familia... mi pequeña y rota familia que aveces lo unico que hago es evitarla... Quisiera poder algun dia gritar lo que siento cada vez que mi padre se sienta a esperar que su esposa (mi madre) le sirva, como si fuera su empleada, en lugar de su compañera; a ratos no puedo soportar que ella se deje tratar asi, ella no es menos que nadie: trabajo toda su vida por darme una educacion digna mientras el vago de mi padre se sentaba a esperar la hora del almuerzo viendo tele, para luego volver a esa vil rutina... una vez pinte a mi padre como mi heroe...cuanto me arrepiento, no quiero que mi heroe sea alguien que cree que las mujeres solo servimos para la cocina.

La mentalidad machista tambien está sobre mi madre, le da miedo el "que diran" si se divorcia, pero le da vergüenza mostrar a mi padre.... le gusta vivir en las sombras y pretender que es feliz, le espantan los hijos fuera del matrimonio, es mas, le espanta el sexo fuera del matrimonio...En cambio a mi me espanta el matrimonio.Tengo miedo que al momento de formar mi familia, esta llegue a ser exactamente igual a la que tengo...rota.Digo rota por que lo unico que tenemos en comun es que vivimos en la misma casa y mi mama nos mantiene, aunque ahora mi padre tiene trabajo, pero lo que gana lo gasta en comprar regalos para su hijo (mi hermano) y se dedican a perder el tiempo juntos, en cambio mi madre tiene que lidiar con todo con su mísero sueldo, aveces no duerme, la escucho llorar por que tiene deudas, por que nadie le ayuda, por eso consegui trabajo, a lo menos quiero ser yo la que le de una mano, y que no siga con esto sola...
Me duele ver la cara de mi madre, herida, tiene el corazon roto por culpa de mi padre y de mi hermano, los dos son iguales.
Mi madre paga la "educacion" de mi hermano, el cual no va a clases y ya ha perdido 2 años de colegio... ella llora por que quiere que el tenga un futuro, y para ella eso significa que tenga una carrera, que sea alguien y no un vago como mi padre...
Yo estudio por mi y por ella... quiero poder algun dia llevarmela lejos a que disfrute de la vida sin tener que ser la empleada de nadie... y por que yo no quiero terminar teniendo que aguantar una familia igual de rota que la mia... quiero confianza, respeto, amor... escapo de mi familia por que se que si sigo tratando de salvarla voy a terminar lavando platos sucios, y lo unico que quiero es ser yo, aunque tenga que luchar por ello comenzando en casa, aunque mi padre no crea en mi, nunca lo hizo, pero yo aun asi pude, y se que puedo... quiero salir adelante, terminar mi carrera y algun dia poder ser independiente, quiero luchar como mi madre, pero luego no quiero someterme como ella, solo quiero ser libre..."

2009-11-03

Azaroak 25 emakumeenganako tratu txarren aurkako nazioarteko eguna.

Azaroak 25 emakumeenganako biolentzia matxistaren aurkako nazioarteko eguna da. Sarrera bezala, youtubetik hartutako bideo hau jarriko dut, zeinekin jendea arazo honetaz kontzientziatzea eta emakumeenganako biolentzia matxistaren aurkako egunak urteko egun guztiak direla argi izan behar dugula esan nahi dut.

Honekin batera, esatea, gai honen barnean murgildurik dauden pertsonentzako, Durangaldean, egun hau "ospatzeko", biolentzia matxistaren aurkako antzerkia egingo da, hiru ezberdin hain zuzen ere.
Hauetako bat "Rosas Rojas" izeneko obra da. Honek, amodiozko historio arrunt bat kontatzen du zeinetan denboraren poderioz, gizonak jarrera oldalkorrak azaltzen dituen, zeintzuk beti existitu izan diren baina era ohargabe baten. Biolentzia matxistaren alde sutila eta ia ikustezina erakusten du honek. Hau asteazkena Azaroak 25, 19:00-etan Abadiñoko Kultur Gunean eta baita ere, Azaroak 28 zapatua, 19:30-etan Arriola Elorrion.
Beste bat, "Kalean Uso, Etxean Otso" litzateke. Honetan tratu txarrak jasan dituzte hainbat emakumeen bizipenetan oinarrituz dantza bat sarrera bezala duen dokumentala eta etorleen arteko elkarrizketa bat egingo da. Hau, Azaroak 24 asteartea, 20:15-etan izango da, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Azkenik, "El Club de las Mujeres Invisibles" obra izango da. Honetan, ez da espezifikoki emakumeen aurkako biolentzia matxista erakusten baizik eta emakumean gauza bat edo beste batengatik askotan emakumeok gizartean sufritzen dugun ikustezintasuna erakusten da. Hau, Azaroak 20 ostirala, 22:00-etan izango da Berriz-eko Kultur Etxean.
Guzti hau esan ondoren, espero dut hauetako ekintza baten batera joatera animatzea eta gai honi buruz pixkat gehiago sakontzea eta honekin batera kontzientzia gehiago hartzea.
Informazio hau "KMON" Azaroko aisialdi eta ikuskizun agendatik hartuta dago.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako bideoa.


Bideo hau youtubetik hartutakoa da. Emakumeen aurkako biolentziari buruzkoa da; gizonezkoek emakumeengan azaltzen duten indarkeria salatu nahi duena. Askotan, emakume asko ez dira konturatzen bizitzen ari diren infernuaz, hori dela eta, eta bideo honen amaieran aipatzen den bezala, gure inguruan tratu txarrak antzematen baditugu, ezinbestekoa da hauek salatzea. Honekin, emakumeen eskubideak guk geuk errespetatzea eta besteek ere errespetatu ditzaten gure eginbeharra dela argi dago.

2009-11-01

Hona hemen froga argi bat nola matxismoa edo emakumeen aurkako tratu txarrak txikitatik barneratzen den kontzeptu bat den:

Daddies & Mummies - Funny blooper videos are here
Horregatik, esan beharra dago ez dela nahikoa arazoa gertatzen denean honekin bukatzea baizik eta arazo honetatik at hezitzea jaiotzen garenetik, gure gizartean emakume eta gizonen arteko eskubide berdintasunak sustatuz eta emakumeen eskubide eta duintasunaren aurkako edozein motatako ekintzak baztertuz. Guzti hau lortzeko oso garrantzitsua ikusten dut txikitatik berdintasunaren kontzeptua lantzea eta bizitzan zehar biolentzia matxista sahiezteko etengabeko heziketa bat jasotzea berdintasunean, errespetuan eta tolerantzian murgilduz.