SARRERA BEZALA...

Blog honetan, emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egingo dut. Gai oso konplexua da baina hala ere, emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzea nahitaezkoa da. Lehendabizi, gaian kokatzeko ezinbestekoa ikusten dut emakumeen indarkeriari definizio orokor bat ematea, honako hau litzatekeena: Emakumeen aurkako indarkeria hauen aurkako edozein motatako biolentzia ekintza bezala defini daiteke, zeinek emaitzatzat edozein motatako min fisiko, sexual edota psikologiko daukan. Honi, arlo publiko edo pribatuan mehatxuak edota askatasunaren debekua gehituz. Guzti hau soilik bukatuko da guztiok emakumeen aurkako indarkeria ez egiteko eta hau salatzeko konpromesua eta kontzientzia hartzen dugunean eta honekin bukatu arte deskantzatzen ez dugunean.

2010-01-09

"BIZITZA MINATUAK"

Jarraian, klasean taldeka egindako multimedia aurkezten dizuet "movie maker" programarekin egindakoa eta youtuben harpidetu eta gero bertara igotakoa. Hau, nire ikaskideekin egin dut: Patricia Miguens, Olatz Villa, Garazi Llona eta nik neuk. Basauriko kultur etxean, Gervasio Sánchez-ek egindako, "Vidas minadas" argazki erakusketa ikusi ondoren, gai honi buruzko multimedia bat egitea pentsatu genuen, mina antipertsonei buruz, hain zuzen ere. Gaiak ez dauka nire blog-aren gaiarekin zerikusirik, hala ere, oso gai interesgarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario